ZERBITZUAK.
Obra berriak, hirigintza lanak, barne erreformak, txosten teknikoak... eta askoz gehiago! Zerbitzu azkarra, profesionala eta pertsonala eskaintzen dugu.
Jar zaitez gurekin kontaktuan eta zure beharraren nondik norakoan aholkatuko zaitugu.
-
Era guztitako obra berriak egiten ditugu; etxebizitzak, lokalak, pabiloi industrialak... Beti ere zure beharrak, interesak eta baliabideak kontutan hartuz.
-
Obra berri baten prozesu osoan lagunduko dizugu; gustuko duzun diseinua lortu, behar diren baimenak lortu eta eraikuntzaren obra osoa gauzatu arte.

-
Etxebizitza eta lokal komertzialen erreforma proiektuak egiten ditugu. Tramitazio administratibo guztiaz arduratzen gara eta eraikuntzaren gremioen koordinazioa egiten dugu.
-
Distribuzio aldaketa puntualak nahiz etxebizitzen erreforma osoak egiten ditugu. Alda eta hobetu ezazu zure etxearen itxura gurekin!
-
Zure negozioari itxura berri bat ematen lagunduko dizugu, beharrezkoak diren udal baimenak lortuta eta zure lokalak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatuz.

-
Pixkanaka, dagoeneko eraikita dauden higiezinen berrerabilpena sustatu behar dugunaren kontzientzia zabaltzen ari da.
-
Baserriak, eraikin zaharrak, industria eraikinak... hutsik daude aukera eta proposamen berrien zain.
-
Era honetako proiekturen bat buruan baduzu, dei iezaguzu eta goazen abian jartzera!

-
Eraikin mota guztietako fatxada eta teilatuen eraberritze lanak egiten ditugu; mantenu lan orokorrak, nahiz proiektu integrala.
-
Pintaketa eta material aldaketak, hobekuntzak isolamendu termikoan, inpermeabilizazio lanak, birgaitze energetikoak...
-
Zure beharrei lotutako soluzio teknikoa osatu eta prozesu guztian lagunduko dizugu; obra baimenak, gremioen aukeraketa eta koordinazioa...

-
Eskala eta ezaugarri ezberdinetako Hirigintza Planen erredakzioa.
-
Hiri eta herrietako espazio publikoen diseinua, proiektu berriak nahiz berrantolaketak; plazak, parkeak eta berdeguneak, espaloiak eta bideak, bidegorriak...
-
Egungo beharretara lotutako hirigintza; parte hartze prozesuetan esku-hartzea, profesional ezberdinen arteko kolaborazioa...

-
Eraikin eta espazio ezberdinetarako irisgarritasun proiektuak; igogailu publiko eta pribatuak, arrapala eta eskaileren berrantolaketa, etxe atarien berritzea...
-
Irisgarritasun araudiaren inguruko ezagutza sakona dugu eta egungo soluzio teknikoen aukera zabala kontutan hartuta, zure beharrei lotutako proiektua osatuko dugu.

-
Jarduera lizentzien tramitazioak egiten ditugu, jar ezazu abian buruan duzun negozio hori.
-
Administrazio publikoarekin dituzun tramitazioetan lagunduko dizugu; jarduera lizentziak, legalizazioak eta eguneraketak, obra baimen txikiak, obra amaierako ziurtagiriak...
-
Pisu turistikoen legeztapenak lortzeko Aurretiazko Komunikazio dokumentua prestatzen dugu.

-
EIT - ITE txostenaren erredakzioa. Eraikinaren kontserbazio egoera deskribatzen da dokumentu tekniko honetan eta, Euskal Autonomi Erkidegoan, derrigorrezkoa da 50 urtetik gorako eraikinentzat.
-
Ikuskaritza tekniko honek gure eraikinaren "osasun" egoera zein izango den esango digu. Egitura eta instalazioen egoera, konpondu beharreko arazoak...
-
Txosten teknikoa osatu ondoren, udaletxean egin behar den tramitazioarekin ere lagunduko dizugu.
