Ileapaindegi baten erreforma Getariako Alde Zaharrean.
Argazkiak: Ion Markel Saenz de Urabain
Getariako alde zaharrean kokatzen den etxebizitza honetako eskilara zati bat eta aurreneko solairuko lokala eraberritu genituen. 200 urte baina gehiagoko eraikin honetako eskilarak, urteen poderioz, pipien erasoa jasan eta nahiko egoera kaskarrean zegoen.
Eskaileraren egituraren analisi bat egin ondoren, eraispenari ekin eta eskailera berriaren egitura kokatu zen. Eraikinaren harrizko karga hormak bistaratu eta txukundu ziren, etxe ataria itxuraldatzekotan.