Donostian kokaturiko 63 m2-ko etxebizitza honen eraberritzearen helburua sukalde eta egongelako espazioak batzea izan da. Bi espazio hauek batzeari esker argitasuna eta funtzionaltasuna irabazi du etxebizitzak.
Espazioak irabazi duen argitasunari kontrajarrita, kolore eta material ilunak aukeratu dira sukalde eta entzimerarako. Ikusgarritasun eta pertsonalitate handia duen espazioa izan da aukeraketa honen emaitza.