IBARRA ESTALKIA

Herriko plaza estaltzeko ideia lehiaketa (2. saria)
Concurso de ideas para una cubierta en la plaza del pueblo (2do premio)

Lekua / Lugar:  Ibarra, Gipuzkoa

Urtea / Año: 2014

Kolaboratzailea:  Trivima 

Lehiaketa honen bitartez, udalak San Bartolome plazan estalki berri bat egiteko eskaera luzatu zuen. Gure proposamenak, udaletxearen horma batean dagoen frontisa aprobetxatu eta estalkia pilota jokorako baliagarria izatea bilatzen du. Estalkiaren forma pilota jokoak eskatzen duenaren arabera sortzen bada ere, beste erabilera ezberdin batzuk ere jasatzeko gai izango da.

 

Estalkiaren fatxadak bi modu ezberdinetara tratatzen dira orientazioaren arabera. Ekialdera, San Bartolome plaza aldera, guztiz irekia agertzen da, horrela, estalkia plazaren jarraipen gisa ulertzen delarik. 

 

Mendebaldera, ordea, itxiagoa da, bertatik euri eta haizete nagusiak baitatoz. Hala ere, eguraldi onarekin, fatxadako lama sistema mugikor baten bitartez, espazio ireki eta jarrai bat sor daiteke.

 

Lama sistema hau motor batzuen bidez kontrolatuko da eta erabiltzaileek momentuko beharren arabera mugiaraziko lukete.

Mediante este concurso, el ayuntamiento de Ibara buscaba la creación de una cubierta en la plaza San Bartolomé. Nuestra propuesta se basa en crear un espacio que, manteniendo un frontis en el lateral del ayuntamiento, sirva como frontón. Aunque la forma de la cubierta se crea siguiendo las necesidades de este juego, el espacio creado servirá para realizar más actividades.

 

Las fachadas de la cubierta se tratan de dos maneras según su orientación. Al este, hacia la plaza, la fachada se concibe abierta, buscando la interacción con el espacio urbano. 

 

Al oeste, sin embargo, se crea una fachada más opaca con el objetivo de protegerse del viento y la lluvia provenientes de esta orientación. Para ello, un sistema de lamas móviles, nos protegerá y se cerrará cuando el tiempo sea desapacible. Con buen tiempo, se abrirán y crearán un espacio abierto y contínuo.

 

Los usuarios controlarán este sistema móvil y lo adecuarán según sus necesidades.

 

Esta obra está bajo una Licencia Creative Commons Atribución - No Comercial - Sin Derivar 4.0 Internacional

www.origamiarkitektura.com     origami.arkitektura@gmail.com     628 065 470     678 054 543