1500 m2-ko lokal baten erreforma integrala Donostian
Argazkiak: Ion Markel Saenz de Urabain
Donostiako Lorea auzoan kokaturiko bulego eraikin baten erreforma eta erabilera aldaketa gauzatu dugu 42 gelako hotel berri bat sortzeko.
Eraikinaren fatxada luze eta leihate zabalak aprobetxatu eta logela argitsu eta atseginak lortzea izan da proiektuaren helburu nagusia. Horregatik, logelak eraikinaren bi aldeetara zabaldu dira, korridore luze baten bi alboetara.