
DRESS YOUR WOD
Kirol arropa internet saltzeko denda baten pabiloiaren erreforma


Pabiloiaren funtzio nagusia arropa gordetzeko biltegia izatea izan arren, enpresaren bulego nagusia, erakustoki txiki bat eta crossfit-a praktikatzeko eremu txiki bat jasoko ditu. Honez gain, noizbehinkako kirol ekitaldiak antolatzeko prestatuko da.

Funtzio ezberdin hauek banatzeko, pabiloiaren berezko egituraren habearteek markatutako erritmoa baliatu da, eta funtzio bakoitza pabiloiaren modulo batean kokatu. Dekorazio proiektuan, autoeraikuntza baliatu duten material merke eta jasangarriak erabili dira. OSB zura, palet birziklatuak, polikarbonatoa, kartoia, altzairu berrerabilia...
berritu bat eman zitzaion.



