Gasteizen kokaturiko 85m2 etxebizitza honen barne erreforma gauzatu genuen. Barneko espazioak berrantolatu eta eguneko espazioari zabaltasuna ematea izan zen helburu nagusia.
Sukalde, egongela eta jangelak espazio bakar bat osatzen dute orain eta etxebizitzaren espazio nagusia da. Honez gain, komuna handitu eta biltegi txiki bat gehitu zaio etxebizitzari.