BIZI gorputz hezkuntza zentrua, kirola praktikatu eta gorputza ezagutzeko gunea da; plan jakin bat jarraituz entrenamendu egokiak egin eta postura eta teknika ezberdinak ikasteko lekua.
Lokal zabal eta argitsua da, altuera handikoa. Aldagelak, komunak eta biltegia lokalaren albo batean pilatu dira, kirol gune zabal eta jarrai bat sortzeko. Kolore eta material argiei esker, kaleko argitasuna zabaltzen da eta itxura atsegina eta lasaia lortzen da lokalean.